lunes, 1 de diciembre de 2008

Rasta kontzientzia

Agurra : Jainko Ahalguztiduna, Jah Rastafari-ren izenean, Haile Selassie I, Erregen Hereje eta Gizonen gizon, Judah Tribuko Lehoi konkistatzailea.

Gure beharra geure anaien babespena izango da , bertutearen bidean mantenduz, jarraitu beharreko gure arbasoen ondare dena. Gure fedeko edo kanpoko kide batenbatekiko diferentziarik izanez gero, modu egokian konponduko ditugu. Gure beharra da geure eskubideengatik borrokatzea, inork ezin dio inori fede bateko parteide izaten galarazi. InI erne egon behar da beti, babylon eta Rasta doktrinaren aurkako honen erasoak anzemateko.

Maiestatearen izenetan : “Gure bornean bilatu behar dugu, gure arimaren sakonean, orain bihurtu behar gara izan ez garen horretan, gure Hezkuntza, Experientzia eta Inguruneak prestatu gaituenean. Handitu beharra daukagu, inoiz izan garen baino gehiago; adore gehiagorekin, espiritu handiagoarekin, ikuspegi zabalagoarekin. Datorren arraza berri horren partaide izan behar dugu, aurreiritzien sistema alde batera utzi, gure jakinduria giza komunitateko anai-arrebei zor diegularik eta ez nazio bati”.

martes, 25 de noviembre de 2008

Sion mendia



Jerusalengo mendixka baten izena dugu hau, Hiri Zaharraren kanpoaldean. Sion terminoa, aspalditik Jerusalengo hiri osoa eta Israelgo lurraldea biltzen dituen sinekdoke bilakatu da.


Sion mendiko puntu garrantzitsuenak, David erregearen hilobia; tradizioaren arabera, Azkeneko Afaria eta Holokaustoaren Kamara ospatu zireneko afaltokia, etab. dira.


Sion Mendira garamatzan errepideari “Carretera del Papa” deritzo, Pablo VI-ak Jerusalenera egindako bisita historikoaren ohorez asfaltatua izan baitzen. 1948tik 1967rarte Israel eta Jordania arteko eremu hau “inoren lurra” bezala ezagutu zen.

jueves, 20 de noviembre de 2008

"León de Judah"



“Lehoiak”, zentzu positiboan, “Jainkoaren Egia Boterean”, esan nahi du. Horregatik deritzo Kristori “El león de la tribu de Judá”. Daniel profetak lehoia urgaineratzen ikusi zuenean, honek aro berriaren isla sinbolikoa ikusi zuen honengan, Berbaren Jainkozko Egia eremu espiritual berri bat konkistatzeko prestatzen denekoa.

Lehoiak Jainkoaren Egia sartuta daukan horren beldur-eza adierazten du. Berbaren Jainkozko Egiarekin bategiten dutenak lehoien antzekoak dira, nahiz eta ahari batek baino indar fisiko gutxiago izan.

Lehoiaren atzetik agertzen den eguzkia, botere eta gobernu símbolo gisa onartua izan da. Abade egipziarrek ospakizun askotan erabili ohi zituzten lehoien azalak. Lehoia eguzkiaren mezulari zen, Argia, Egia eta berraragipena irudikatuz. Lehoia animalien familiako erregea da, eta erreinu bakoitzeko nagusi gisa, eguzkiarentzat sakratua, zeinen izpiak lehoiaren atzapar iletsuekin irudikatzen diren.

Lehoiak begi irekiekin lo egiten dueneko antzinako usteak, animali hau zaintzaren símbolo bilakatzea bultzatu du. Sarrera eta ate guztietan lehoiaren irudi bat ezartzea jainkoaren zaintzaren Iturra da. Lehoiak ezkutuko jakintza islatzen du, piztia honi gainjartzea jakinduriaren maisu bilakatzea da.

Lehoiari omen egitea da rastak eramateko ohitura horren arrazoietako bat. Honen ilajearen irudikapena.

miércoles, 19 de noviembre de 2008

Ge'ez hizkuntza





Ge’ez hizkuntza lenguaia semitiko australen taldearen barneko hizkuntza hila dugu. Antzinako Aksum erreinuan hitzegiten zen, egungo Ethiopia-ren iparraldean alegia. Biblia hizkuntza honetara itzulia izan zen IV.mendean.


Ge’ez hizkuntza Ethiopia-ko Eliza Ortodoxoaren lengoaia liturgikoa da oraindik ere, monasterio eta seminario guztietan aztertua delarik. Gainera XIX.mende erdirarte ge’ez hizkuntza , Etiopiako hizkuntza administratibo, legal eta literario nagusia izan zen.

Ge’ez hizkuntzatik eratorritako hizkuntza moderno garrantzitsuenak amárico hizkuntza (Ethiopia-ko hizkuntza nazionala), tigriña (Eritrea eta Tigary herrietako hizkuntza hitzeginena) eta gurague hizkuntza (Ethiopia-ko lenguaiarik australena).


Kebra Negast - Jatorria

Badirudi Kebra Nagast copto hizkuntzan idatzia zegoela jatorrian eta arabe hizkuntzara itzuli zutela k.o. 1225.urtean. Hala ere arabearen aztarnak nabariak diren bezala, zalantzan jartzen da copto hizkuntza idatzia izan zenik. Horretaz gain, aurkitu daitezkeen hainbat fragmentu biblikoak ez dira arabetik “traduzituak”, baizik eta bibliaren traduzkio etiopetik zuzenki jasoak, eta hauen erabilera eta interpretazioak Elizako zenbait aiten eragina uzten du agerian.

Kebra Nagast osatzeko erabili ziren iturriak ugariak izan ziren, ez soilik testamentu biak (nahiz eta erabiliena testamentu zaharra izan), baita iturri rabiniko eta apokrifoak, Enoc-en liburua eta Jubileoen liburua bereziki, eta sirikoak, altxorren kobazuloaren liburua eta honen eratorriak Adan eta Eva-ren liburua adibidez.

Kebra Negast - Edukia

Kebra Nagast 117 kapitulutan banatua dago eta argi ikus daiteke nahasketa bat dela. Edward Ullendorff-ek bere estiloa “ziklo legendarioen arteko gatazka handi bat” gisa definitzen du. Dokumentua Nicea-ko lehen kontzilioan aurkezten da 318 aita ortodoxoen arteko eztabaida bezala.

Aita hauek honako galdera aurkezten dute : zertan datza erregeen aintza? Horri Aita Gregorio-k diskurtso batekin erantzungo dio (3-17 kapituluak), Moises-ek Jainkoaren Gloria-ren kopia bat egin eta “Arca de la Alianza”-n gorde zuelako aitorpenarekin bukatuko dena. Ondoren Domitius arzobispoak Hagia Sophia elizan aurkitutako liburu bat irakurtzen du eta Makeda erreginaren historia (Saba-ko erregina) sartuko du, eta arka ethiopia-ra nola iritsi zenekoa (19-94).

Kebra Nagast profezia batekin bukatzen da, Erromako boterea Ethiopia-rengandik estalia izango dela.

Kebra Negast - Sarrera





Kebra Negast, Etiopía-ko Erregeen Aintzazko liburua, Etiopía-ko Erregeen kronika historikoa da, bere genealogía Menelik I-rarte luzatzen duena, eta monarkia etiopearen inguruko tradizioak gordetzen dituena.


Ge’ez hizkuntzan idatzia, ethiopia-ko kristau eta rastafarientzat dinastia salomonikoaren jatorriaren benetako historia da, baita Ethiopiaren kristautasunerako konbertsioarena. Ikerlarien arabera, 1300 inguruan egindako antzinako tradizioen errekopilazioa da.


Saba erreginak Salomon errregea nola ezagutu zuen eta “Arca de la Alianza” delakoa Menelik I-aren eskutik Ethiopiara nola iritsi zen kontatzen du; baita ethiopeen konbertsioaren gaineko hainbat “relato”, eguzki, ilargi eta izarren gurtzetik hasi eta Israelgo Jainkoaren gurtzerarte.

Ethiopia-rako portugesen lehenengo expedizioekin batera (XV eta XVI.mendeak), liburua Europan ezagutu zen eta hizkuntza nagusietarako itzulera egin ziren.


martes, 11 de noviembre de 2008

Menelik I




Menelik I, Kebra Nagast-en arabera, Salomon erregea eta Saba erreginaren semea da. “Leyenda” Etiopeen arabera Eritrean jaio zen, Hamasie herrian. Esaten da honek eraman zuela “Arca de la Alianza” deitutakoa Etiopiara bere aita ezagutzeko egindako bidaia batean. Kontatzen denez, Salomon-ek bere ondorengo izateko eskaini zion baina honek ezezkoa eman zuen. Horren ordez, Salomon-en korteko gendearekin itzultzea eskatu zuen, bere herrira jakintsuak eramateko. Itzultzean honen amak errege izandatu zuen, herri etiopea “Jainkoak aukeratutako herri” izendatuz.


Salomon erregea




Salomon Israel guztiko hirugarren eta azken erregea izan zen, Judá-ren erreinua barne. Jerusalem-go tenplua eraiki zuen eta ezaguna izan zen bere jakinduria, botere eta aberastasunarengaitik. Bibliak dioenez, Lurrean izan den gizonik jakintsuena da. “Cantar de los cantares” eta “Libro de los Proverbios” liburuen egiletasuna egozten zaio. Salomon David Erregea eta Betsabé-k izan zuten bigarren semea, eta honek ondorengo izendatu zuen, bere heriotzaren aurretik tronua hartu zuelarik. Biblian, Salomon-en jakinduria azpimarratzen da, baita honen erreinuaren oparotasuna, monarkia israeldarraren gorengo urteekin bat egin baitzuen. Salomon luxu handiez inguratu zen, eta bakea gordetzea lortu zuen ondoko erreinu guztiekin. Israel-go botere politikoa trinkotzea lortu zuen Egiptoko Siamón faraoiaren alabarekin ezkonduz. Barne segurtasunak eta komunikazio bideen kontrolak komertzio hebrearra erraztu zuten. Baina bere erregealdiaren bigarren zatian, idolatrian erori zen, emazte kanpotarrek bultzatuta. Bekatu hau izan zen, Biblia-ren arabera, honen heriotzaz gero Israel-go erreinua zatitzearen arrazoia. Baina bekatu egin arren, gero damutu eta Eclesiastes-en liburua idatzi zuen, besteei bere adibidea ez jarraitzeko aholkatuz. Liburu hau testigantza bat da eta munduan gauzak iraunkorrak ez direnaren adibidea.


"Tribu de Judá"




Israelgo 12 tribuetako bat da, Judá-ren oinordekoa, Jacob-en laugarren semea. Judá-ren tribua Canaán sartu beste zenbait israelitekin Egipto-ko ihesaren ondoren, eta Jerusalem-go hegoaldean ezarri ziren. Denborarekin triburik garrantzitsuenetariko bilakatu ziren, David eta Salomón erregeak sortuz, eta mesias-a bertako parteideetatik aterako zela aurreikusiz. K.a.721.urtean asiria-ren konkistaren ondorioz iparraldeko 10 tribuak sakabanatu zirenean, Judá eta Benjamín-en tribuak soilik biziraun zuten, lehenengoak K.a.586.urterarte iraun zuen. Ordutik Judá judutarren eta judaismoaren historia da.


jueves, 6 de noviembre de 2008

3 ) Israel-go 12 tribuak




Israel-go Hamabi Tribu-en ordenako rastak dira Ras Tafari-ren “natalicio” “evento” herrikoienekin ospatzen dutenak. Adin guztietako jarraitzaileak ohiko abestiak abesteko elkartzen dira. Komunitateetan bizi dira, bizitza erabat naturalean. Familia osoak bizi dira izpiritualitatera eta meditaziora dedikatuta. Egunero Bibliako kapitulu bat irakurtzen dute hiru urtetan zehar liburua irakurtzeaz bukatu harte.

Euren sinboloak : rastak (dreadlocks), león de judáh, janari naturala eta rasta sakramentua : ke seinaleak euren jainkoarekin bat egiteko.

2 ) Boboshanti





Emmanuel printzearen jarraitzailei erreferentzia egiten dion Boboshanti titulua 1970ko hamarkadan agertu zen. “Bobo” hitzak jende beltza esan nahi du, eta “Shanti” edo “Ashanti” hitzak, borrokalari. Boboshanti mugimendua 1958an sortu zen Cristo Beltzaren eskutik. Hau Karibeko isla guztietan barrena zabaldu da, baita Ipar America, Hego America, Europa eta Afrikako hainbat lurraldetara. Hau da Eliza eta Salbazio Ordena dituen Rastafari sekzio bakarra. Ordena hau Trinitatean oinarritzen da, Errege, Profeta eta Abade arteko “trinitate perfektua” : Erregea Haie Selassie I da, Profeta Marcus Garvey eta “Sacerdotea” Emmanuel Edwards.



Bizimodua :
Bobo Camp (Nine Milles, Jamaica)

Boboshanti kanpo honetan, eskuz margotutako kartel ezberdinek mandatu biblikoak gogorarazten dizkigute; baita denontzako berdintasun eta justizia desira hori baieztatu. Ongia gaizkiaren gainetik; zuzentasuna “R” gaiztakeriaren gainetik “X”.

Boboshanti ospakizun bat 3:00etan hasten da eta egun osoan zehar errepikatu.

“...El levantarnos, nuestras rutinas diarias en cuanto a la religión, sería como un trabajo diario. Porque si te levantas a las 3:00 de la mañana y a las 9:00, la media mañana, y a las 15:00 que es el comienzo del atardecer, estas horas nos unen al mismo tiempo al movimiento horario africano. Cuando medio mundo está dormido nosotros ya estamos levantados, habiendo hecho muchas cosas espirituales, físicas y mentales. Eso es la resurrección, la redención. Resurrección, redención y luego la repatriación. Porque si vamos a África. Devemos prepararnos. Redimirnos, ser redimidos, nacer de nuevo.”
(Ancient, residente devoto de Bobo Camp)

Ohitura judutarrean ospatutako “Shabbat” eguna, Biblian oinarritutako beste ezaugarri bat da.

Éxodo 20, versículo 10.
“El séptimo día es reposo para Jehová tu Dios. No hagas obra alguna”

“La principal diferencia es que boboshanti cumple con el día sabático, otro precepto y concepto espiritual que observamos, más que las otras casas rastas.”
(Donovan, lider espiritual)


Turbantea da, korona bailitzan erabilia, bestelako ezaugarri bereizgarria; Emmanuel Erregearen printzipio eta irakaskuntzaz.

“Nosotros los etíopes lo usamos así, para crear una imagen. De esa forma la creación permanece, comienza desde los dreadlocks envueltos en el turbante. Los requesitos son la vestimenta y el turbante. Es una indumentaria antigua, como los etíopes.”


Boboshanti-ek maitasunez zaintzen dute soroa. Euren etxebizitzak eraikitzen dituzte, soilik lehentasun hori irabazi dutenek. Komunitate batzuetan ez dago argi indarrik; beste batzuetan ezta ur korronterik. Ur isuri txikiak kanalizatu eta filtratzen dituzte. Ezerk ez du mozten “intruspeccion” eta kulto izpirituala. Mendian pizturik mantentzen dute “bizitzaren sua”. Otoi eta otoi artean, hirian salduko dituzten erratzak egiten dituzte.

1 ) Nyahbinghi




Nyahbinghi delakoak publikoki balore biolentuekin eta elementu reboluzionarioekin lotu izan dira, eta euren ile luzeengandik (Dreadlocks) eta marihuanaren erabilpen sakratu, desafiatzaile eta anti-sozialarengandik bereiziak.


Rasta etxeak

Rastafari gehienak ez datoz bat inolako erligio edo izenekin, hala ere, hiru ordena ezberdin existitzen dira : Nyahbinghi, Bobo Ashanti eta Israel-go Hamabi Tribuak.

Jah-rekiko egia absolutua ulertzeko modu ezberdinetan bereizten dira, baina bat datoz inperio kapitalista Apocalipsis-aren (munduaren amaiera) froga bat delakoaren ideia ekonomiko-filosofikoan; gizartearen oinarrizko balioen usteltzearen eta ekosistemaren suntsitze etengabekoaren ondorio gisa.

Rasta gehienek ez dute arraza beltzaren nagusikerian sinesten, nahiz eta batzuk nacionalista panafrikarrak diren. Israelgo Hamabi Tribuek adibidez arrazakeria modu guztiak zigortu dituzte. Batzuetan mugimendu hau matxista bezala ulertu izan da, emakumeak oso garrantzitsuak izan arren; hauek askatasun osoa dute eta ekarpen handia dute kulturarekin. Homosexualitatea bekatu gisa ikusi izan da batzuetan, arraza zuriaren ustelkeriaren adibide, eta ondorioz homosexualen jarraipena Jamaica-n ez da harritzekoa.

lunes, 27 de octubre de 2008

Historiari begirada. - EXODOA.






CARTA DEL PRINCIPE EMMANUEL A LA REINA DE INGLATERRA.


Yo, el Justo Honorable Rey Emmanuel Charles Edwards, el Cristo Negro Padre Abraham, ahora llamo a un diálogo público abierto con todas las cabezas eclesiásticas y estatales, nacionales e internacionales, para que las siguientes preguntas sean contestadas por todas la cabezas de iglesias, jueces, abogados y cabezas de gobierno. ¿A quién le pertenece el mundo? ¿Cómo fue que la muerte y las matanzas vinieron al mundo? ¿No dijo Cristo : “No matarás”? ¿Dónde están los hijos y las hijas de Cristo, las criaturas celestiales? Nosotros queremos un diálogo público abierto para aclarar estos puntos con un corazón abierto de amor.


Pregunto otra vez : ¿Cómo comenzó el derramamiento de sangre en el mundo? ¿Cómo comenzó la brutalidad? Les daré mi respuesta :


La profecía y la historia nos muestran que fue el mundo blanco el que trajo estas cosas, ellos hicieron los revólveres, bombas y toda suerte de diabólicos artefactos para destruir la carne y sangre, ellos son los diablos y satanes sobre la tiera, nosotros el mundo de gente negra somos inocentes, víctimas de la esclavitud. La tortura y la opresión nos forzaron a ser lo que somos ahora, soportando sufrimiento y siendo rehénes para otra nación. Antes de que el mundo blanco viniera a Africa nosotros éramos Dioses y Diosas, santos y arcángeles de Cristo, las criaturas celestiales, hijos e hijas de la Real Itiopia. La antigua Itiopia, que es el nombre de todo el continente africano, es la tierra de nacimiento donde se creó el mundo negro a los cuatro vientos, por esto es que demandamos repatriación internacional a través de su Majestad la Reina Elizabeth II, las Naciones Unidas y todas las cabezas de gobierno que nos tienen en posesión como este gobierno argentino.



(...)




Exodoa.


Azkeneko helburua.


Etiopiara itzultzeko ametsa, Jamaica-ko esklabutza atzean utziz.




“ Algunos de los que primero se asentaron en Etiopía pensaban que sólo podrían ir a las tierras de Shashemane, sentarse, fumar marihuana y decir : estamos en el paraíso. Sellassie los reprendió y les dijo : ¡No! Tenemos un país para reconstruir aquí.”

(Benjamín Zephaniah)



“Pensar en la repatriación es algo que uno hace desde adentro. Uno debe encontrar su hogar adentro, no afuera. Entonces puedes repatriarte a cualquier sitio mientras tengas dentro de ti el sentimiento de amor.”

(Junior Marvin)



“Debemos repatriarnos. Pero depende de lo que la gente quiera repatriar. Los que tienen que repatriar son los que tienen cerebro para crear otra nación.”


“No necesitamos gente que vaya a Etiopía a pelear, a reclamar, diciendo ésa es mi tierra. No tienes que ir a pelear. Tienes que ir a enseñar.”

(Lee “Scratch” Perry)



“Creo en la repatriación. Entonces, si la gente decide repatriarse, es mejor juntar todo tipo de conocimientos y sabiduría y llevarlo hacia tus raíces para hacerlo mejor.”


(Arnold Braeckenridge)





“ Sabemos hacia dónde vamos, sabemos de dónde venimos.

Estamos abandonando la Babilonia,

estamos yendo a la tierra de Nuestro Padre.

Éxodo.”

Bob Marley.


Historiari begirada. - 5.atala.

“Askatasuna niretzat jendea biltzean da. Gizonak aske izan behar du. Adimenak aske izan behar du. Soilik nire adimena aska daiteke. Rasten eskubideetako bat da.”


Bob Marley



Jamaica-rako bisita honetan, Selassie-k King Emmanuel eta bestelako mugimenduaren ordezkariekin bildu zen. Hiru egun geroago, honen agurrarekin, Afrikarako gurazko erbesteratzeak gertaera bat zirudien.






Ohorezko Emmanuel Charles Edwards VII Erregea, 1915-1994, Rastafari mugimenduko Bobo Shanti ordenako lider eragingarria izan zen. Honek, ohitura etiope zaharretan oinarrituz, Bobo Shanti fedea finkatu zuen.


Ez da askorik ezagutzen bere gaztaroaren inguruan, litekeena da Ras Tafari-ren irakaskuntzek eragin izana. Honen lehenengo agerraldia Leonardo Howell lider rastaren bilera batean izandu zen. Garvey eta Howell-en doktrinak zabaldu zituen.


Emmanuel printzea, Kristo Beltza bezala ezagutua izan da, guregana etortzeko moduagatik, bere bidaia eta bizitzagatik; aita eta ama gabe etorri zen, kristoren antzera, Jose eta Mariam ez ziren ama eta aita izan, Selassie I-ak aukeratu zituen hauek Bere Semea edukitzeko. Emmanuel kristoren antzera bizi izan zen, maitasuna irakasten, bere aitaren hitzak irakasten, jakinduria irakasten.


1958an, Emmanuel printzeak “Congreso Internacional Etiopía Black África” deritzona finkatu zuen. Lorpen hau 1954ean Haile Selassie Enperadoreak emandako mandatu baten burukuntza dela esaten da. Erbesteratzearen ideologia lurralde orotara zabaldu zelarik, jendea prestatu eta Marcus Garvey-ren filosofiak barneratu zituen. 1960ko hasieran, Jamaica-ko gobernuak Emmanuel Printzipea errespetatu zuen eta ez zuten jendearengan zuen eraginagatik mehatxatu. Baina erlazio hau Haile Selassie-ren Jamaica-ko bisitarekin aldatu zen. Jendeak Ras Taffari-ari erakutsirako jaukimendu fisiko eta ahozkoen ondorioz ausart gelditzean, printzipeak Boboshanti eremua errotu zuen, Bull bay-n sede ofizialarekin.



viernes, 24 de octubre de 2008

Historiari begirada. - 4.atala.

Erdi gizon, erdi Jainko, naturaz gaindiko ahalmenak eslaitzen zitzaizkion. Gazte zenetikan, Taffari misterio eta mistizismoz inguraturik zegoen, garrantzitsuenetarikoa ohianeko piztiekin hitzegiteko gaitasuna zen. Ras gaztea, lehoi eta leopardoekin hitzegiten ikusi izan zuten, honen ahotsarekin piztiak lasaitzen zirelarik. Ikasle bezala Ras-ek adimena zuen haren urteetakin gora. Ez zen soilik Kebra Negast aipatzeko gai, baita Kufale liburua, Matshafa Berham (“libro de la luz”), Eden-go liburu galduak, Biblia hebrearraren liburuak eta Testamendu Berriaren liburuak ere. Abuna-k eta gizon jakintsuak ados zeuden honakoan : Taffari arriskutsuegia zen eta gauza ezkutuko eta espiritualei buruzko ezagutzak zituen, gainontzeko gizonen ezagutzatik haratagokoak.







1966ko Apirilaren 21ean, Haile Selassie Jamaica-ra iristean, Zeruetan zeinu eta mirari handiak jazo ziren. Honen iritsierarekin, firmamentua ilundu zen, eguzkiak bere dizdira gorde zuen, eta hodeien tartetik, trumoiak, ekaitzak, tximistak eta eurite izugarria agertu ziren Zeruan; hau dena momentu batean igaro zen, instant bat izan zen, errukirik gabeko denbora-tartea. Gero Zeruetan uso txurien-saldo bat agertu zen, eguzkia eta honen dizdira osoaz jarraiturik, Palisades-ko aireportuan lurreratu zen hegazkinarekin batera. Ordu horretan eguraldia lasaitu zen. Orduan senti zitezkeen bozkario oihu ikaragarriak, Sión-go Erregea iritsi baitzen. Berriro ere, profezia bete zen. Berak burua Mendebalderantz biratu zuen, eskua luzatu eta ondorengo esanez :



“Sé Tú mi Dios, OH Señor, Creador del Cielo y la Tierra, Creador del sol y la luna, Creador del mar y de la tierra. Libera a mi gente de sus enemigos. Sagrado Emmanuel I, Selassie I, Jah Rastafari.”




Gomendatutako bideo lotura :
http://es.youtube.com/watch?v=DR7_AVAOSFQ&feature=related

sábado, 18 de octubre de 2008

Historiari begirada. - 3.atala.

1930eko Azaroaren 2an, Garvey-ren profezia errealitate bilkatuko da, Tafari Makonnen deitutako kristau bat, “ras” tituluduna, Ethiopia-ko Enperadore izendatzean. “León conquistador de la tribu de Judah” titulua egotziko diote eta Haile Selassie I gisa koroatu, “Poder de la Santa Trinidad” esan nahi duena.








Selassie I enperadorea, 1894ko Uztailaren 23an jaio zen, Enjersa Goro-n (Harrar ondoan, Ethiopia), Lij Taffari Makonnen izenarekin. Harrar-ko Ras Makonnen Wolde Michael gobernadore eta Salomonen Erregetzako kidearen semea dugu. Ras Makonnen, Menelik Enperadoarekin lotutako arrazoi diplomatikoen ondorioz, denbora luzeko bidaia batean murgiltzean, semearen zaintza Fitawari Haile Selassie-ren eskuetan utzi zuen. Horrela, Lij Taffari-k, Ethiopia-ko aristokraziako umeen hezkuntza tradizionala jaso zuen. Apaiz ortodoxoengandik heziak izan ziren, eta sei urteetarako salmoak Ge-ez hizkuntzan errezitatzeko gai ziren. Gerora mono capuchino-en egoitza frantses batera bidalia zuten, non frantsesa, geografia, munduko historia, filosofia eta Latina ikasi zituen. Hurrengo bi urteetan, ingelesa eta alemaniera ere ikasiko zituen, Ethiopia-ko Amhárico, Tigrina eta Oromigna hizkuntzak bezain ondo.

Afrikan, Haile Selassie monarka modernoetariko handiena eta afrikar kontinentearen potentzial itzelaren ikur bezala gurtua izan zen. Karibean, Gure Maiestate Haile Selassie-ren erreinua, Sir Marcus Garvey-ren profeziaren baieztapena eta egiaztapena izan zen. Ras Taffari, Salomon Erregearen eta Sheba-ko Makeda Erreginaren 225.ondorengoa da, Kebra Negast liburuaren arabera, Ethiopia-ko Biblia dena; eta ondorioz, David-en ondorengoa.

Horrela, Ethiopiako Ras Taffari milaka pertsonentzat Mesia Beltzean bihurtu zen, Haile Selassie. “Rey de reyes y Señor de señores”, rasta ikuspegiaren arabera, honi zuzentzen zaio Biblia hitz horiekin. Ez zeukaten zalantzarik, salbatzailea iritsia zen.

Salmo 19 – versículo 16 :
“... y en su vestidera tiene escrito este nombre, rey de reyes y señor de señores”

Dibinitate bat kontsideratzen dute, baina ez da Jainkoa, Taffari Jah-ren ordezkoa da, Marcus Garvey-ren profezien arabera.

“Inork ez du esango Ras Taffari Jainkoa denik. Bibliak dio Jesus itzuliko dela eta itzultzean erregeen errege izango dela eta Lurra Judah-rengandik konkistatua izango dela. Jada ikusi zuten Salomon Erregearekin eta David Erregearekin. Errealitate bat da, eta Egia bat, eta Egia da Gure Maiestatea gobernatzeko baimenduta dagoela.”


Bob Marley
Gomendatutako bideo loturak :

Historiari begirada. - 2.atala.

Garvey ez zen soilik garaiko itzal handiko liderra, baita bertako lehen heroe nazionala. Rastafari erlijioa honen ideien ondorio dela esan ohi da. Rasta batzuentzat, Garvey Juan Bautista-ren berraragipena da; besteentzat, Moises-en berraragaipena, Ethiopia-n errege bat jaioko zela (Haile Selassie) eta jamaikar herria gobernu kolonizatzaile zuriaren hatzaparretatik aterako zuela iragarri izanagatik, euren nortasun izpirituala itzuliz. Garvey-k ez zuen indarkerian sinisten eta bere jarratzaileei konstituzioa errespetatu eta istilurik ez eragitea aholkatzen zien.



Mundu zuriari Jainko Beltza inoiz hiltzekoa zela erakusterarino iritsi zen, eta Kristautasun Zuriaren asmakizun guztiak mundu zuriak Afrikari egindako lapurretaren ondorio zirela. Horrela, Beltz guztiei harro sentitzeko gonbidapena egin zien euren izaerari buruz, beltzak ziren, Jainkoaren semeak, eta ez zuten zertan eduki inperialismo zuriarekiko enbidiarik. Askatasuna beti honen idei nagusia izan zen, horregatik bilatu izan zuen beti egia zentsurarik gabe bultzatuko zuen prentsa. Beti babestu zituen Jainkoaren hitzak, horren froga, inoiz katoliko egin ez izana. Martin Luther King eta Nelson Mandela bezalako lider beltzek errespetatua, Garvey-k amets bat zuen : esklabuak Afrikara itzultzea.





Bob Marley izango dugu aurrerago Garvey-ren predikuaren tonua altxatuko duena, bategite beltzaren bila.




Gomendatutako bideo lotura :

http://es.youtube.com/watch?v=OFGgbT_VasI





Historiari begirada

Ingelesen menderaketapean, Jamaica-ko esklabutza marihuana baino azkarrago biderkatzen zen. Gizon eta emakumeen salera eta alokera ohiko moneta bilakatu zen. Esklabuek mundu berrira euren sustrai erlijiosoak ekarri zituzten, eskulan merkeaz gain. Baina antolatuko zituzten liderrak behar ziren. Hauetako bat Marcus Garvey izan zen, jamaikar predikari mirestua, 1920an egindako profezia historiko batekin, rasta ideologiari hasiera eman ziona :


“Miren hacia África, donde un Rey Negro será coronado,
porque el día de la liberación se acerca.”




Marcus Mosiah Garvey (1887ko Abuztuak 17 – 1940ko Ekainak 10) argitaratzaile, kazetari eta enpresari jamaikar bat izan zen, UNIA-ACL-aren fundatzailea. St.Ann’s Bay-n jaio zen, Jamaica-ko iparraldeko herri bat. Ikastetxe metodista batean ikasi zuen, non kristautasunaren doktrina jaso zuen. Gainera, Genensis-tik datozen Kristau printzipio askoren gaineko memoria ekartzera etorri zen eta Jainko justu baten doktrina osasuntsua babestu zuen beti, zeinek justizia eta berdintasunarekin erreinatzen duen; ez bizi izan zen mundukoak bezala, min, sufrimentu eta esklabutasun kate handikoa.

14 urterekin Kingston-era aldatu zen eta inprenta batean asi zen lanean. Bertatik kaleratuko zuten lan-baldintzen hobetzearen alde “Unión de Imprentarios”-ek antolatutako manifestaldi batean parte hartzeagatik. Hemendik aurrera, Hegoamerika guztitik barrena bidaiatu zuen, herri hauetako lan baldintza eta baldintza sozial ezin txarragoak ezagutzeko aukera izango duelarik. Jamaica-ra itzultzean, 1911an, “Gizon Beltzaren Hobekuntzarako Asoziazio Unibertsala”-ren (UNIA) fundatzaileetako bat izan zen, bertako presidente bilakatuz. Asoziazioak helburutzat honakoa zuen : Afrikar jatorriko munduko gende beltz guztia gorputz bakar batetan biltzea, herrialde eta gobernu propioak eratzeko.

Hemendik gutxira, Londres-era bidaiatu zuen, non Afrikako ikastun bat ezagutu zuen, afrikar historia eta bertan emandako kolonizatzaileen esplotazioa erakutsiko zizkionak. 1916an, Estatu Batuetara aldatuko da eta Black World deituriko egunkaria irekiko du. Orduan asi zen beltzen Afrikarako itzulera aldarrikatzen. Honen esanetan : “hezkuntza-, industri-, eta politika-arrakasta, guk geuk eraikitako nazio baten babespenean oinarritzen da, eta nazio hori soilik Afrikan egon daiteke”. Guzti honetaz gain, Garvey-k, Afrikara garraiatzeko baporezko itsasontzien konpainia bat sortu zuen. Aurrerago, konpainia honetako akzioak saltzeagatik zigortu zuten, gartzelaratu eta Jamaica-ra erbesteratuz. Bertan, 1929an, lehenengo partidu politikoa modernoa, PPP delakoa (People’s Political Party), fundatuko du.



Gomendatutako bideo lotura :

http://es.youtube.com/watch?v=EAI_xHY6yWo&feature=related
http://es.youtube.com/watch?v=60I95UI_TFA&feature=related
http://es.youtube.com/watch?v=07zSny50w-8&feature=related
http://es.youtube.com/watch?v=pGnjcdC27tc&feature=related

jueves, 9 de octubre de 2008

Zer da rasta izatea? JARRAIPENA

Uste batzuen kontra, edonor izan daiteke rasta. Soilik Egiarenganako desio bat izan behar da, Egia bilatzea. Berdin dio arropak, ilearen koloreak, azalaren koloreak edota zein arraza mailatan sartzen zaituzten. Horri baztergarria da.

Rasta izateko baldintza justua, sakratua eta adimenez argia izatea da. Ez zenuke ezer txarrik egin behar, apaiza, irakasle eta profeta izan behar duzu, eta jendeak segi zaitzan utzi.

Garrantzitsuena bakoitzaren BAKEA eta EGIA bilatzea da.




Gomendatutako bideo lotura :
http://es.youtube.com/watch?v=F8uJX2tI2VY&feature=related

Zer da rasta izatea?



"Rastafarismo"-a, filosofia espiritual bat dugu, bereziki "Bob Marley & The Wailers" taldean, zabalbidea aurkitu zuena. Hortik dator korronte honen eta abeslariaren arteko lotura. Baina "Rastafarismo"-a ez da soilik erligio bat, mugimendu eta bizimodu oso, sakon eta aske bat baizik.

" No tengo religión. soy lo que soy.

Soy un hombre rasta.

Entonces esto no es religión,

esto es la vida. "


( Bob Marley )


Rasta izatea, munduko injustiziak zuzentzeko nahiarekin loturik dago, baita Jainkoa, modu espiritual zein fisikoan, ezagutzeko gogoarekin ( " Diós en mí ", Benjamin Zephaniah). Rasta izatea Kreazioarekin lotuta egotearen gisakoa da, Maiestate Inperialarekin lotuta egotea, maitasuna eta nazioen arteko batasuna predikatuz.



Gomendatutako bideo lotura :
http://es.youtube.com/watch?v=vnqGyzWPpp4&feature=related




- INTRO -



" No hay cadenas en mis pies,

pero no soy libre "

Bob Marley, Concrete Jungle, 1973.


Asko hitzegiten da askatasunaz, bakeaz, errespetuaz zein maitasunaz gure herri honetan, eta horregatik ireki nahi dut Rastafari kultura, erligio eta mugimenduaren inguruko leihoa. Benetan interesgarri deritzotelako eta sentimendu hauetaz diharduelako.

Denok entzun dugu Bob Marley-ren abestiren bat, baina gutxi dakigu atzealdean ezkutatzen den munduaren inguruan, gordetzen diren balio eta historiaren inguruan.

Besterik gabe, murgil gaitezen Jamaikarako bidaia honetan.

Interesgarri izango zaizuelakoan,



LOVE.

Gossip Girl.



Gomendatutako bideo lotura :

http://es.youtube.com/watch?v=qWJRew3jw2Q