sábado, 18 de octubre de 2008

Historiari begirada

Ingelesen menderaketapean, Jamaica-ko esklabutza marihuana baino azkarrago biderkatzen zen. Gizon eta emakumeen salera eta alokera ohiko moneta bilakatu zen. Esklabuek mundu berrira euren sustrai erlijiosoak ekarri zituzten, eskulan merkeaz gain. Baina antolatuko zituzten liderrak behar ziren. Hauetako bat Marcus Garvey izan zen, jamaikar predikari mirestua, 1920an egindako profezia historiko batekin, rasta ideologiari hasiera eman ziona :


“Miren hacia África, donde un Rey Negro será coronado,
porque el día de la liberación se acerca.”




Marcus Mosiah Garvey (1887ko Abuztuak 17 – 1940ko Ekainak 10) argitaratzaile, kazetari eta enpresari jamaikar bat izan zen, UNIA-ACL-aren fundatzailea. St.Ann’s Bay-n jaio zen, Jamaica-ko iparraldeko herri bat. Ikastetxe metodista batean ikasi zuen, non kristautasunaren doktrina jaso zuen. Gainera, Genensis-tik datozen Kristau printzipio askoren gaineko memoria ekartzera etorri zen eta Jainko justu baten doktrina osasuntsua babestu zuen beti, zeinek justizia eta berdintasunarekin erreinatzen duen; ez bizi izan zen mundukoak bezala, min, sufrimentu eta esklabutasun kate handikoa.

14 urterekin Kingston-era aldatu zen eta inprenta batean asi zen lanean. Bertatik kaleratuko zuten lan-baldintzen hobetzearen alde “Unión de Imprentarios”-ek antolatutako manifestaldi batean parte hartzeagatik. Hemendik aurrera, Hegoamerika guztitik barrena bidaiatu zuen, herri hauetako lan baldintza eta baldintza sozial ezin txarragoak ezagutzeko aukera izango duelarik. Jamaica-ra itzultzean, 1911an, “Gizon Beltzaren Hobekuntzarako Asoziazio Unibertsala”-ren (UNIA) fundatzaileetako bat izan zen, bertako presidente bilakatuz. Asoziazioak helburutzat honakoa zuen : Afrikar jatorriko munduko gende beltz guztia gorputz bakar batetan biltzea, herrialde eta gobernu propioak eratzeko.

Hemendik gutxira, Londres-era bidaiatu zuen, non Afrikako ikastun bat ezagutu zuen, afrikar historia eta bertan emandako kolonizatzaileen esplotazioa erakutsiko zizkionak. 1916an, Estatu Batuetara aldatuko da eta Black World deituriko egunkaria irekiko du. Orduan asi zen beltzen Afrikarako itzulera aldarrikatzen. Honen esanetan : “hezkuntza-, industri-, eta politika-arrakasta, guk geuk eraikitako nazio baten babespenean oinarritzen da, eta nazio hori soilik Afrikan egon daiteke”. Guzti honetaz gain, Garvey-k, Afrikara garraiatzeko baporezko itsasontzien konpainia bat sortu zuen. Aurrerago, konpainia honetako akzioak saltzeagatik zigortu zuten, gartzelaratu eta Jamaica-ra erbesteratuz. Bertan, 1929an, lehenengo partidu politikoa modernoa, PPP delakoa (People’s Political Party), fundatuko du.



Gomendatutako bideo lotura :

http://es.youtube.com/watch?v=EAI_xHY6yWo&feature=related
http://es.youtube.com/watch?v=60I95UI_TFA&feature=related
http://es.youtube.com/watch?v=07zSny50w-8&feature=related
http://es.youtube.com/watch?v=pGnjcdC27tc&feature=related

No hay comentarios: