
Salomon Israel guztiko hirugarren eta azken erregea izan zen, Judá-ren erreinua barne. Jerusalem-go tenplua eraiki zuen eta ezaguna izan zen bere jakinduria, botere eta aberastasunarengaitik. Bibliak dioenez, Lurrean izan den gizonik jakintsuena da. “Cantar de los cantares” eta “Libro de los Proverbios” liburuen egiletasuna egozten zaio. Salomon David Erregea eta Betsabé-k izan zuten bigarren semea, eta honek ondorengo izendatu zuen, bere heriotzaren aurretik tronua hartu zuelarik. Biblian, Salomon-en jakinduria azpimarratzen da, baita honen erreinuaren oparotasuna, monarkia israeldarraren gorengo urteekin bat egin baitzuen. Salomon luxu handiez inguratu zen, eta bakea gordetzea lortu zuen ondoko erreinu guztiekin. Israel-go botere politikoa trinkotzea lortu zuen Egiptoko Siamón faraoiaren alabarekin ezkonduz. Barne segurtasunak eta komunikazio bideen kontrolak komertzio hebrearra erraztu zuten. Baina bere erregealdiaren bigarren zatian, idolatrian erori zen, emazte kanpotarrek bultzatuta. Bekatu hau izan zen, Biblia-ren arabera, honen heriotzaz gero Israel-go erreinua zatitzearen arrazoia. Baina bekatu egin arren, gero damutu eta Eclesiastes-en liburua idatzi zuen, besteei bere adibidea ez jarraitzeko aholkatuz. Liburu hau testigantza bat da eta munduan gauzak iraunkorrak ez direnaren adibidea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario